Atxagaren konfesioa: “Obabakoak idatzi nuenean dopatuta nengoen”

Atxaga, burumakur, belarrietaraino dopatu zela aitortu ondoren

Atxaga, burumakur, belarrietaraino dopatu zela aitortu ondoren.

Hogeita bost urtean isilpean mantendu ondoren, Obabakoaken mende laurdenaren ospakizunekin bat eginez, Bernardo Atxagak aitortu du EPOa hartu zuela bere liburu ezagunena idazteko.

“Egia esateko eta barkamena eskatzeko nago hemen”, adierazi du Atxagak. “Nire azken liburuak eskasak direla esaten dutenek arrazoia dute, baina aukeratu egin behar nuen: arrakastaren izenean legez kanpo jokatzen segi ala nire osasuna zaindu”. Azkeneko aukera horri heldu zion, “liburuek espektakuluan galduko zutela” jakin arren.

Sautrela bukatu zenetik ETB1en horrelako albisteak emateko programarik ez dagoenez, Urko Aristiren Eguraldia saioan egin ditu adierazpenak Atxagak, bere konfiantzazko botilero Jimu Iturraldek lagunduta.