Benito Lertxundi proposatuko dute Literatura Nobel sarirako

benito_lertxundi_0001
Izparringiak jakin berri duenez, Benito Lertxundi proposatuko du Literatura Nobel sarirako BZSE-k (Benitoren Zale Sutsuen Elkartea). BZSEren lehendakaria Maria Solt Baruak adierazi digu Bob Dylani sariak eman izanak adoretu dituela; bere esanetan Lertxundik Dylanek beste meritu du letragintzan, ez bada gehiago; izan ere, euskalkien gatazka eta Euskaltzaindiaren arauak uztartzea ez baita erraza.
Baruak ere esan digu ikertzen ari direla zer egin behar duten hautagaitza proposatzeko. Lehenengo urratsa Lertxundiren lana suedierara itzultzea da. Horretarako, hasiak dira txostengintzan euskal instituzioei dirua eskatzeko. Era berean, crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute hurrengo urratsak eman ahal izateko.

Txori ttikia (suedieraz)

Jag var en liten fågel
Jag fick höra,
att leva i en bur
Jag föddes,
Jag vände sedan till en örn
bur utbruten
Jag är rädd,
Jag tror att boken

“Benitok hori eta gehiago merezi du” azaldu digu Baruak. “Mikel Laboaren izena jarri diote EHUko katedra bati, eta Xabier Lete poesia saria ere badago. Lertxundik oharpen ofiziala behar du”.
Ruper Ordorikaren zaleek ere pentsatu dute zerbait egitea, eta Kafe Antzokiko abenduko kontzertuaren aurretik bilera egingo dute, Ordorikari zerbait aitortzeko

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save