ESKLUSIBA: Txantxangorriaren osteko kanpainako irudiak lortu ditugu

Izparringiaren ikerketa taldeak esklusiban lortu du Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko egingo duen hurrengo kanpainaren zirriborroa. Txantxangorriaren ahultasun eta txikitasunaren inguruko argudioen arrakastari jarraitu eta ildo beretik segituko omen du Aitorren hizkuntza zaharra sustatzeko publizitateak. Oraingo honetan Euskadi zein Espainia osoko erdaldunei zuzenduko zaio kanpaina, alde emozionalari interpelatuz.