Kataluniaren independentzia call center batek kudeatuko du

Rajoy 'azken muturreraino iristeko prest' omen dago.

Rajoy ‘azken muturreraino iristeko prest’ omen dago.

Agerkari honek iturri fidagarrietatik jakin duenez, Espainiako presidenteak, Mariano Rajoyk, agerraldi bat egingo du gaur goizean, joan den asteko erronda politikoaren ostean PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Podemosek Kataluniaren independentzia prozesuari aurre egiteko adostutako prozedura aurkezteko.

Prozedura horren arabera, Espainiako gobernua prest dago Kataluniako parlamentutik letorkeen balizko independentzia adierazpena onartzeko, baldintza bakar batekin: Espainiarekiko ‘deskonexioa’ pertsonala izatea. Espainiar izateari utzi eta Kataluniako hiritar izan nahi dutenek, eskaera pertsonala egin beharko dute, Rajoyren exekutiboak horretarako atonduko duen call center baten bidez.

"Deitu, deitu, deskonexioa eskatzeko, bitches!"

“Deitu, deitu, deskonexioa eskatzeko, bitches!”

Izparringiak jakin duenez, Madrilgo gobernua Vodafonerekin negoziatzen ari da, haren baja departamenduak har dezan Espainiatik Kataluniarako ‘portabilitateak’ kudeatzeko ardura. Alderdi Popularreko agintarien iritzian ‘beste erremediorik ez diete utzi, eta Kataluniak botatako hordagoaren aurrean, muturreko neurriekin baino ezin da erantzun’.

Vodafoneren baja departamenduko operadoreek formazio militarra jasotzen dute, deitzen duenari gerra psikologiko gupidagabea egiteko. Munduan oso kasu gutxi ezagutzen dira Vodafonera baja eskatzekotan deitu eta lortu egin dutenak. Euskal Herrian ezaguna da Joseba Andoni Martiartu bilbotarraren kasua, bi urteko jazarpen etengabearen ondoren alde egitea lortu zuena.

Generalitateko iturriek adierazi dutenez, Rajoyk prozedura honi ekingo diola iragarriz gero, prest daude kasua NBEra ere eramateko.

Artur Mas berehala saiatu da sistema probatzen, baina oraindik ez dago operatibo

Artur Mas berehala saiatu da sistema probatzen, baina oraindik ez dago operatibo