Rajoy: “Eushkal Herriak nahi duen gushtia erabaki ahalko du”

Espainiako presidenteak, Mariano Rajoyk, adierazpen harrigarriak egin ditu gaur goizean, berez egoera ekonomikoaz hitz egiteko deitutako prentsaurreko batean. Kazetari batek Gure Esku Dagoren jardunaz galdetuta, honako hau erantzun dio Rajoyk:

Mireushté: gai honetan osho argia ishan nahi dut. Eushkal Herriak nahi duen gushti-gushtia erabaki ahalko du lashter, gaushatxoren bat edo beshte ishan eshik.

cospedaletarajoy

Cospedal eta Rajoyri ez die grazia handirik egin Gure Esku Dago trending topic izatea. Hala ere, kiroltasun handiz erantun diote hordagoari.

Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Dolores de Cospedalek ere, argi apur bat eman nahi izan du presidentearen hitzen gainean:

Euskal herritarrek egin ahal izango dutena da diferitutako erabakiaren simulakroa, erabakia batera egin balitz, hura atzeratuz gero zuzenean legokiokeenaren bestekoa.

Adierazpenok aho begte hortz utzi dute bertoko eta kanpoko prentsa. Izparringia saiatzen ari da beste alderdien erreakzioak jasotzen, baina zuzendaritzak bilduta daude oraindik ere, adierazpenon ondorioak baloratzen saiatzen. Podemos-en zuzendaritzak, hori bai, oso argi utzi nahi izan ditu bere irizpideak:

Hemen argi dagoena da erabaki hegemonikoaren nukleo irradiatzailearen gaineko erabakimena herri subirauari eta haren aldeko periferiari baino ez dagokiela.