Greenpeace ere, ergatiboaren alde

Greenpeaceko ekintzaile talde batek pankarta erraldoia eskegi du gaur Salveko zubitik, “ERGATIBOAK AXOLA DU” leloarekin. Talde ekologistak azaldu duenez, “bizirauteko esperantzari dagokionez, ergatiboa ez dago baleak baino askoz ere egoera hobean. Hori dela eta, Greenpeacek erabaki du ergatiboaren defentsa sutsua egitea aurrerantzean. Euskal gizartea ere borroka horrekin bat egitera gonbidatu nahi dugu. Gure seme-alabei utzi nahi diegun ondarea ez da ergatiborik gabeko mundu bat”.

ERGATIBOAKAXOLADU

Ergatiboaren Aldeko Fronteak ongi etorria eman dio Greenpeaceri, eta bilera bat proposatuko dio laster “estrategia komuna landu eta elkarlanerako bideak zehazteko”.