Arabako PPk DNA probak ezarri nahi ditu oposizioetan

Izparringiak jakin duenez, Arabako PPk lurralde historikoan egiten diren oposizio guztietan DNA probak egin nahi ditu. Antza denez, AEBetako Michiganeko unibertsitateko genetistek Arabako biztanleen DNA aztertu dute eta gene mutazio arabarra dagoela antzeman.

800px-DNA_methylation

Honen berri izan dutenean, arabar jatorren alde egitea erabaki dute, benetako arabarrei lan publikoetan lehentasuna emate aldera. Hau guztiz fidagarria ez balitz, abizen araketa ere egingo diete, eta 8 deituretatik 4 gutxienez, konposatuak izan beharko dira. Hala, arabartasuna guztiz bermatuta izango dute izangaiek, eta bizkaitar eta gipuzkoarrek arabarren lanposturik okupatuko ez dituztela ziurtatuko dute, dagoeneko gehiegi daude eta.