Japoniar talde batek “KORRIKA 19n irabazi” nahi du, gailu errobotizatu berri bati esker

Japoniako ingeniari talde batek Korrikaren 19.edizioa erabiliko du atletentzako prestakuntza sistema errobotizatu berri baten lehen probak egiteko. Sistema aurreratu eta apurtzaile honek korrikalariaren energia eta elikagai kontsumoa neurtzen du, eta unean-unean mantentzen du bere maila optimoan, proteina eduki altuko jakiak emanez. Ingeniariek azaldu dute haien lan-taldeko lagun batek gelditu gabe egingo dituela Korrikaren 2.166 kilometroak, “erraz asko, gainera”, gailu berriari esker.

japoniarrakkorrika

Janponiarrek bideo sofistikatu batean azaldu dute ez dagoela batere aukerarik “KORRIKA 19 euskaldun batek irabazteko”. Bai, guk ere uste dugu zerbait oso txarto ulertu dutela

Gipuzkoako sozialistak, oso kritiko

Gipuzkoako PSE-EEk kexa formala helarazi dio Japoniako enbaxadari, KORRIKAn parte hartzea ekintza “baztertzaile, sektario eta inposatzailea” bultzatzea dela adieraziz. Bide batez, gogor kritikatu du japoniarrek haien artean japonieraz egitea “hizkuntza gazteleradunon aurkako arma politizatu gisa erabiliz”.

Japoniarren arduradunak entzungor egin die kritikei, eta esan duenez, “sistema honi esker, euskaldunok ez duzue zereginik gure kontra, eta beraz hobe da Urepeletik atera aurretik ere argi izatea Korrika19 japoniar batek irabaziko duela”. Lehiakideak uxatu nahian, gailuaren promozio-bideo bat ere argitaratu dute: