Josu Bergarak antimateria eztanda eragin du

josu bergara - antimateria

Kantaria eta laguntzera hurbildu zaion beste mutil bat argi bola batek irentsi ditu

Josu Bergara kantari eatarrak materia-antimateria eztanda bat eragin du gaur iluntzean, prentsaurreko bat egiten ari zen bitartean.

Sestaoko alkatearen inguruko polemikaz arduratuta, kantariak urgentziazko prentsaurreko deialdia egin du, eta honelaxe hasi da hizketan: “Aberr, argi utzi nahi dut ni ez naizela Josu Bergara!!! Bueno bai, Josu Bergara naiz, baina ez Josu Bergara, ehm, zera…”

Une horretan, soinu ekipoak zarata arraroak egin ditu, eta argi bola bat sortu da kantaria eta hurbildu zaion lagun baten inguruan. Argi bolak lagun biak irentsi ditu, eta oraindik ez dakigu non dauden zehazki. Aretoan zegoen Elhuyar aldizkariko erredaktore batek iradoki duenez, oso litekeena da Bergararen adierazpen kontraesankorrak materia-antimateria talka sortu izana, eta une honetan bai artista eta bai laguntzeko asmoz hurbildu zaiona beste dimentsio batean egotea.

Jarraituko dugu informatzen.