Ergatibo bat aurkitu dute bizirik Iratin

Iratiko basoan ikerketa arkeologikoak egiten ari zen zientzialari talde batek basa-ergatibo bat topatu du bizirik, lehen aldiz azken 30 urteotan. Laborategietan bai, baina hizkuntzalariek uste zuten ergatiboek aspaldi zutela galdua naturan laguntzarik gabe ugaltzeko ahalmena.

 

Zientzialariek azaldu dutenez, astelehen goizean aurkitu zuten ergatiboa, “asteburuan arkeologia arrastoak topatzeko lurrean egin genuen zulo handi batean”. Ergatibo gazte samarra da, 15-18 urte bitartekoa, eta -aurkitu dutenen harridurarako- jenio bizikoa ere bai. “Osea, utz nazazue pakean, tio” esan eta esan omen dabil. iPod bat eta larruzko jaka zeramatzan jantzita.

Basa-ergatiboa izateko moderno samarra da, piercingak eta guzti.

Basa-ergatiboa izateko moderno samarra da, piercingak eta guzti.