Emakume Alferraren Eguna aldarrikatu zuen atzo emakume batek

abarne

Abarne Abarrategi zerbait sutsuki aldarrikatzen.

Emakume Alferraren Eguna, hauxe da Abarne Abarrategi Abarzuzak atzo eskatu zuena egun osoz burutu zuen eserialdian. Abarzuza andereak honako adierazpenak egin zituen atzo, Emakume Langilearen Egunean,  eman zuen prentsa aurrekoan, bere sofaren goxotik betiere: “Tío, eske ya rallatzen dute pilo kon lo de langilea ta hori. Ni naiz alferra, tío. Eta emakumea naiz, eta hori argi daukat eta harro nago eta eta eskubide berdinak eta nire gorputzean neuk agintzen dut eta hori denarekin super-ados, tío; benetan, super-benetan, tío. Baina langilearena ya da enplan euskaldun fededun, pues orain emakume langile y tal. Eta nik paso mazo horretaz”.

Abarne Abarrategik erabat baztertu du bere ideiak defendatzeko alderdi politiko, mugimendu edo erakunderen bat sortzeko aukera eta “Pereza ematen dit, tío” esanez adeitsuki agurtu du IZPARRINGIAko kazetaria, siesta egin behar zuela eta.