Berria eta Euskaltzaindiaren joko zikina, Izparringiari #Blogetan saria kentzeko

wpid-screenshot_2014-03-04-20-31-10.pngEuren estatusa galtzen hasi ote daitezkeen beldurrez, Euskaltzaindiak eta BERRIA egunkariak batere disimulurik gabeko kanpaina bateratu bati ekin diote, asteon Izparringiak jaso behar duen aisialdiko blogik onenaren #Blogetan saria azken unean kentzeko.

Kanpaina horren barruan, Izparringiak gaur argitaratzeko programatuta zeukan albiste hau lapurtu eta argitaratu du BERRIAk, egileon baimenik gabe: Euskaltzaindiak hitzarmen bat egin duela bere buruarekin hain zuzen ere.

Izparringiaren erredakzioan, alabaina, fede osoa daukagu Blogetan lehiaketako epaimahaian, eta bihotzez uste dugu ez diotela maniobra zikin honi kasurik egingo. Gure ikerketa taldea jo ta ke dabil lanean ARGIA bera edo Katxonderstango Errepublikak ere kanpaina honekin zerikusirik ote duten argitzeko.