ETB1 nazioartekotzeko neurriak

ETB1en aldeko apustu garbiaren adierazgarri, saio eta aurkezle izarren izenak nazioartekotzea erabaki du Euskal Telebistak, euskarazko programazio eta produkzioari ukitu ‘cool’-agoa eman eta nazioarteko proiekzioa errazteko. “Munduan egon nahi badugu, munduak erraz esan eta gogora ditzakeen izenak behar ditugu gure saio zein aurkezleentzat” adierazi dute Euskal Telebistako arduradunek.

Otsailetik aurrera, Maddalen Iriarte Cupcake Iriarte izango da, eta bere saioa berriz, Underline

Otsailetik aurrera, Maddalen Iriarte Cupcake Iriarte izango da, eta bere saioa berriz, Underline

Telebista publikoko arduradunek azaldu dutenez, aldaketa progresiboa izango da, bertako ikus-entzuleok ere ohitzeko marjena izan dezagun. Lehen urratsa egunotan prestatzen ari dira: otsailaren 1etik aurrera, “Azpimarra” saioa “Underline” izatera pasako da, eta Maddalen Iriarte, berriz, Cupcake Iriarte izango da aurrerantzean. “Izen aldaketa sinple horiekin”-adierazi dute ETBn-“mundu zabaleko publikoak askoz errazago identifikatuko du saioa, eta aurkezlearekin ere errazago enpatizatuko du”. Bide berari jarriki, zurrumurruek diote Goenkale Uptown bihurtuko dela martxotik aurrera, eta “On the Air” bazkalosteko magazinaren aurkezlea James Ottlemountain berbataiatuko dutela.

Sindikatuek kezka azaldu dute, “neurriak ETBko langileen duintasunean izan dezakeen eragina dela eta”, eta negoziazio mahai bat eratzea proposatu dute, “marra gorriak ondo marrazteko”.