2147 urterako euskal herritar guztiak behin gutxienez atxilotuak izango dira

Wisconsineko Unibertsitateko John Haarl Tedacuen eta Pat Grihanderl zientzialarien kalkuluen arabera 2147 urtean euskal herritar guztiek esan ahal izango dute behin gutxienez atxilotuak izan direla. Atxilotu gehienak kaleratuak izango dira egun, aste edo hilabete gutxiren buruan; herritarren zati handi batek, ordea, espetxean jarraituko du atxiloketaren ostean eta barruan emango ditu urteak.

Gaur arratsean eman duten prentsaurrekoan argitu dutenez, ondorio benetan ez hain txundigarri hauetara heltzeko ikerlariek honako aldagaiak hartu dituzte kontuan: polizia aniztasuna, kolore guztietakoak baitaude; etengabe handituz doan polizia kopuru harrigarria; euskaldunen buru gogorra eta, azkenik, Euskal Herriaren aukera eskasak epe ertainean independentzia lortzeko. Azken adierazpen honen harira, kazetari batek  jakin nahi izan du halako baieztapena egiteko ze oinarri duten: “Berea baztertu eta kolonoen hizkuntzan hitz egiten tematzen den herriak ez du independentzia lortuko” erantzun du Haarl-ek, kazetaria isilarazi duelarik.

42674agerraldia