San Mames Barria ez dute amaituko

Hala da, San Mames Barria ez da amaituko; IZPARRINGIAk jakin ahal izan duenez, bizi dugun krisi latzak bilbotarren asmo handiak ere ikutu ditu eta “Katedral” berria dagoen dagoenean geratuko da. Argazkian ikus daitekeen bezala eta alde osoa falta denez, ate edo porteria bakarrarekin moldatu beharko dute lehoiek. Espainiako Futbol Federazioak proposamen argia egin die zuri-gorriei, joka dezatela “a gol portero” delako moduan, hau da, atezain neutral batekin ea zein taldek sartzen duen gol gehien.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok honako adierazpenak egin ditu: “Ez da guk gura gendukeana, baina esan behar dautsegu bilbotarrei, bizkaitarrei eta baita Euskadiko Autonomia Erkidegotar guztiei bere, erreguak egin dautsoguzala Begoñako Gure Amatxu Maiteari eta itxaroten dogula emotea diruren batzuk San Mames Barriko Katedralea behar dan moduan amaituteko”.

Bilboko alkate Iñaki Azkunak ere jakinarazi nahi izan du bere iritzia: “¡¡Los de Bilbao vamos a ganar con una, con dos o con tres porterías!! ¿O no? ¿A que te meto?” (Bilbokoek bat, bi edo hiru aterekin ere irabaziko dugu!! Ez, ala? Nahi duzu hostia bat?)

Horrelaxe geratuko da San Mames Barria

Horrelaxe geratuko da San Mames Barria, porteria bakarrarekin