Mandelaren hiletako interpreteak apustu bat galdu zuen

Thamsanqa Jantjie ezaguna egin da egunotan, Mandelaren hiletako hitzaldiak zeinu hizkuntzara itzuli zituelako… berak momentuan asmatutako keinuekin.

Izparringiaren ikerketa taldeak lortu duen dokumentazioaren arabera, Jantjiek eskainitako ikuskizun lotsagarria ez da kasualitate hutsa, ezta uneko harrikada baten ondorio ere. Erredakzio honetara iritsi diren grabazioen arabera, Jantjiek apustu bat galdu zuen Ana Botellaren kontra, iazko gabonetan Madrilera egindako bidaia batean. Botella harro-harro entzun daiteke grabazioan, Jantjierekin sesioan elkarren hizkuntz ezagutzak zirela eta ez zirela. Hona urtarrilaren 9an grabatutako elkarrizketaren zati bat (jatorrizkoa gazteleraz da, erredakzioan euskaratua):

  • BOTELLA: …jakina ez dudala idea putarik ere ingelesez! Baina lotsarik ere ez. Nahi izanez gero, Madrilgo hautagaitza olinpikoa ere ingeles asmatuan egingo nikek, eta inork ez likek ezer ere esango!
  • JANTJIE: Bai zera! Eta nik nazioarteko  agintarien hitzaldiak zeinu hizkuntza asmatura itzuli munduko telebista guztien aurrean.
  • B: Kar, kar, kar! Hik duk hik zartakoa, Thamsanqa!!! Ezetz hori egin!
  • J: Jajajaja! Jakina baietz! Baina hik hirea egiten badun soilik e?