“Euskaltzaindia nació en un Seminario” liburua aurkeztu berri dute Durangon

Aspaldion Madrilen bizi den Jonju Aristik liburua plazaratu du azken egunetan euskalgintza astindu duen gaiaz. Euskaltzaindia nació en en Seminario izeneko lanak izan nahi du, autorearen hitzetan: «el descubrimiento de una historia desconocida, una verdad revelada, un canto -¡qué digo canto, una oda!- a la libertad” eta “la oportunidad que tenemos los españoles de conocer los episodios más oscuros de la Academia, algunos de los cuales han desembocado en la crisis actual».

Beste alde batetik, liburuaren atal oso bat Euskaltzaindiko kideen biografia arakatzeko baliatu du Jonju Aristik, hots: «conoceremos las biografías de los diferentes clanes de la academia: los denominados euskaltzaines osos, los urgazles y por encima de todos, conformando lo que se conoce como “la cúpula”,  los euskaltzainburus, auténticos líderes que han muchas veces ejercido el poder de manera despótica». Hau dena agintzen digu Jonju Aristiren liburuak. Nahiz eta gaztelaniaz idatzita egon, Durangoko 48. azoka honetako salduenetakoa izatea espero dute denek.euskaltzaindia nacio