Bertsolari Txapelketa Nagusiko gaien zirriborroa lortu du IZPARRINGIAk

IMG_20131216_144052 Hala da, gai jartzaile anonimo batek gutunazal baten barruan helarazi dio IZPARRINGIAri  2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian erabiltzekoak ziren gaien zerrenda. Ikusi genuen atzo den-denak ez zituztela erabili, baina eskuz idatzitako paperean ikus daitekeenez elementu ugari jaso ziren behin betiko gai zerrendan. IZPARRINGIAk jakin ahal izan duenez, gaijartzaileek negar malkotan amaitzen zituzten gai posibleen zerrenda egiteko bilerak, hain ziren goibel, hits, ilun, atsege eta mudurri zerrendarako aukeratzen ziren bertsoetarako sujetak. Argazkian bertan ikus litezke gaijartzaileek isuritako malkoen arrastoak. Hori dela eta ez dagoenez oso ondo irakurtzerik hemen duzue taula batera ekarria ditxosozko zirriborroa.

Ama Ospitalean Minbizia du
Seme-alaba Gartzelan Alzheimerra du
Jaioberria Zubipean Alkoholikoa da
Aita Kale gorrian Odoluzkiak ditu
Neskalaguna Tabernazuloan Psoriasia du
Mutilaguna Zaharretxean HIESa du
Neba-arreba Erbestean Potro/alu zorriak ditu
Auzokoa Eskolan Suizidatuko da
Prostituta/o bat langabezian Halitosia eta piorrea ditu