Tentsioa Euskaltzaindian El Correorekiko hitzarmena dela eta

Bihar, abenduaren 2an, euskararen egunaren bezperan, sinatuko omen da El Correo eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena. Iturri onetik jakin dugu tirabira, eztabaida eta lokatz arteko borroka latzak izan direla zenbait euskaltzain edadeturen artean: makulukadak bizkar okertuetan, hortzordeak lurretik… kaosa, hitz batez. Giro ozpinaren lekuko, joan den ostiralean argitaratu zen oharrak izan zuen lehen bertsioa lortu du IZPARRINGIA-k ikerketa kazetaritza goren mailara eraman eta inguruko hedabedeei ikasi beharreko lezioa emanez. Egin klik irudiaren gainean eta irakurri Euskaltzaindiaren oharra, ergatiboan akatsa eta guzti (barka diezaiegun, arren, edonori gerta dakioke-eta):

correo euskal 1 2 d

Egin klik irudian irakurtzeko.