Zuhaitz Gurrutxaga saritu du Nazioarteko Eskalada Federazioak

gurrutxaga1

Nazioarteko Eskalada Federazioak Zuhaitz Gurrutxaga saritu du bidean gora egiteko erakutsi duen abilezia dela eta. Clint Upalategi bozeramaileak adierazi duenez, eszenario txikienetatik EITBko saio bat aurkezterainoko bidea denbora ia neurtezinean gauzatu du, “marka guztiak birrinduz”. Gainera “pauso guztiak ezin hobeto aukeratu ditu gorainoko bidea ahalik eta azkarren egiteko”.

Modalitate guztietara moldatzeko gaitasuna ere goraipatu du; Gurrutxagak  futbola, kantugintza, bakarrizketa, kazetaritza eta aurkezletza jorratu ditu jada. Ibilbidea “piura horrekin” burutzearen zailtasun erantsia ere aitortu dio bozeramaileak. Gurrutxagak adierazi duenez, igoera ez da hasi besterik egin. Datozen hauteskundeetan AEBko presidentetzarako hautagai izan nahi omen du.