Manifa Tour Turistikoa

Manifa

 

Eusko Jaularitzaren Turismo Sailak, eguraldi txarrak eragindako bisita jeitsierari kontra egiteko, turismo mota berri bat bultzatzeko ideia izan du.

Manifa Tour Turistikoa aukeratzen duten bisitariek, asteburuero manifa katalogo luze bat izango dute beraiek nahi dutena aukeratzeko eta ondoren gida espezializatu batek lagunduta, manifa-ren ibilbidean zehar dauden puntu interesgarrien azalpenak jasoko dituzte eta baita momentu bakoitzean egin behar diren oihuen itzulpenak eta azalpenak.

Bidaiak arrisku seguru berezi bat du dohainik, bidaian zehar izan daitezkeen istripuak: pelotazo, porrakada, bultzakada… etab. babesten dituena.