Herensuge bat Zumaian

Nature aldizkariak ekaineko zenbakian argitaratu berri duenez, paleozoikoan aditua den txinatar ikerlari batek fosil berri bat aurkitu zuen iaz Zumaiako flysch-ean. Yuan C. doktoreak aurkikuntza egin eta egiaztatua izan arte ez du onartu aspaldidanik herensuge baten bila zebilela eta orain arte topatu dituen fosil guztiek ez dutela honen antzik:

herensugea

Paleontologoak azaldu duenez, «egiaztatua dago dinosauro hau orain dela 60 miloi urte bizi izan zela eta bere itxura Txinako mitoetan hainbestetan agertzen diren herensugeen berdintsua dela. Ez dago jakiterik animali honek sua ahotik botatzeko gaitasuna zuen, baina aurkikuntza honek herensugeen inguruko zalantza asko argitzen ditu».

Natureko artikuluak Wikipedian dagoen Zumaia eta Deba arteko argazki hau argitaratu du:

Zumaia_Flysch

Irudi originala: Etxeko (GNU FDL)