Euskal monetaren misterioa

EAT albiste agentziak zabaldu berri du, Parisko Octavio Fernandez liburutegian berritze lanak egiten ari zirela, txanpon bitxiz betetako 230 kutxa aurkitu dituztela. Antza denez, kutxa askok irudian agertzen diren txanponak zeuzkaten:

txanponak

Liburutegiko egurrezko lurzoruaren azpian zeuden gordeak txanpon hauek eta berritze lanak hasi diren arte inor ez da horretaz jabetu. Altxorraren jatorria beraz, misterioa da.

Eusko Jaurlaritzak oraingoz jakinarazpen ofizialik egin ez badu ere, IZPARRINGIAk jakin duenez, hipotesi indartsuena da Agirre lehendakariak ezkutatu zituela. Jose Antonio Agirre, 1936. urtean sortu zen Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen, baina Espainiako Gerra Zibila zela eta, erbestean eman behar izan zituen urte asko: Paris, Brusela, Buenos Aires eta New Yorken, besteak beste. Txanponetan agertzen den urtean (1937an), Agirre lehendakaria Parisko Marcea etorbideko 11.ean bizi zen, txanponak aurkitu diren leku berean, hain zuzen ere.

Lurpetik ateratako kutxetan 2 pezetako txanpon hauetaz gain, bestelako edukirik (euskal txanpon mota gehiago, euskal billeteak, batera lurperatutako dokumentuak…) aurkitu den argitzeke dago oraingoz.