Eskuak dituzten guztiak batu nahi ditu Gure Esku Dago ekimenak

Esku

Asteburuan aurkeztu dute eskuak dituzten euskaldun guztiak batu eta haien erabakitzeko eskubidea eta eskumena eskuratu nahi duen ekimena.  Gure Esku Dago du izena. Helburua erdiesteko, eskuz heldutako giza katea eta manifestazioak egingo dituzte. Horrek fruiturik emango ez balu, flashmobaren aukera aztertuko lukete, baina oraingoz ez dute uste “horren muturreko neurririk” hartu beharko dutenik.

Bi eskukoak zein esku bakarra duten demokratak bildu nahi ditu ekimenak, eskuin zein ezkerrak. Hartara, Scooby Doo eta Garfiok proiektuarekin bat egiteko aukera izango lukete, ez ordea suge, aizkora edota kaioek.

Proiektua eskupeko batekin laguntzeko aukera ere badago.