Pintxok kosk egin du

dc3a1lmata

Pintxok begiak zabalik ditu, ez duelako jolastu nahi.

Pintxok, ‘gure txakurra dena-ta’, kosk egin du.

Buztana hankartean, gertatu dena kontatu digu: ‘loak hartu behar ninduelako begi bat itxi dut. Umeek jolastu nahi nuela pentsatu eta buztanetik tiraka hasi zaizkit‘.

Hankekin begiak estalita eta zotinka aitortu digu nola umearen besoa hortzen artean izan duen, eta ‘urte hauetan asko izan zarete. Sentitzen dut baina denon txakurra izatea oso nekagarria da‘ esanez desenkusatu da.

Aurrerantzean, lo egin behar badu, bi begiak batera itxiko dituela agindu du. Txakurrak jarrera baikorra agertu duenez, agintariek abestiaren letra ‘beti kantatu den bezala‘ utziko dutela esan dute.
Hala ere, animaliaren irudia kaltetua balego, Pintxo defendatzeko eta birmaitatua izan dadin, Fermin Muguruzak txikientzako ‘Pintxo Koskantxa’ proiektu musikalean lanean hasiko dela jakin ahal izan du Izparringiak.