Kotxeak Hirian elastikoak agortu dira

Loreak Mendian dendetan Kotxeak Hirian elastikoak jarri ziren salgai Gabonetan eta ordudanik salmentak ez dira gelditu. Ahoz ahokoaren indarra hain handia da, ezen dendetara heltzen diren ale guztiak berehala agortzen diren.

kotxeak hirian elastikoa

Enpresako diseinu arduraduna den Anboto Krabelinek azaldu digunez, «iazko udan lehiaketa bat antolatu genuen jantzi marka honen zaleen artean, eta diseinu irabazlea hau izan zen. Hasera batean, ehunka gutxi batzuk inprimatu genituen eta gure denda handienetan jarri genituen salgai. Laster bukatu ziren, baina irabazlearen lagunek eta senideek erosi zituztelakoan geunden. Azken hilabeteetan hainbat mila elastiko jarri ditugu salgai eta denak agortzen dira. Kotxeak Hirian elastikoaren fenomenoak Loreak Mendian elastikoak bere garaian izan zuen indar bera du eta ez dakigu zergatik».

Inork ez daki arrakasta honen zergatia; hala ere, jendea Kotxeak Hirian elastikoa lortzeko irrikan dago, edozer egiteko gai lirateke horrelako elastiko postmoderno bat lortzeko, auzoko zortzi urteko umeari lapurtzea, adibidez.