Jackson familiak salaketa jarri dio Xutik taldeari

JACKSON-5

CNN kateari egindako adierazpenetan, haserre agertu da Jackson familiaren abokatua. Kanaldude herri telebistaren asteroko newsletter-a jasotzean, sorpresa berezia aurkitu du bertan : Xutik taldearen Herri Urratseko kantua. “Kopia hutsa da!” zioen haserre kameren aurrean.
Legegizonaren arabera, talde lapurtarra Jackson 5 taldearen kantu batean inspiratu da berea egiteko. Hemen froga :

[vsw id=”http://www.youtube.com/watch?v=s3Q80mk7bxE” source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

http://www.kanaldude.tv/Herri-Urrats-2013-klipa-Hogeita-abar-urte_v2068.html

Hala ere, adierazi zuenez, familia amerikarra dena barkatzeko prest agertu da, Herri Urratsen Xutik beharrean haietako batzuk jo eta Niko Etxart ezagutzeko aukera ematen bazaie.