Herrirak prentsaurrekoa iragartzeko prentsaurrekoa iragarri du

herrira

Herrira mugimenduak ostegunean Bilbon burutuko den prentsaurrekora hurbiltzeko deia egin die Euskal Herriko hedabide nagusiei, tartean baita Izparringiari ere.  Jasotako oharrean azaltzen dutenez, berebiziko garrantzia duen zita da ostegunekoa, inflexio-puntua bilakatuko den hurrengo prentsaurrekoaren eguna eta ordua  plazaratzea baitu xede.

Diotenez, inflexio-puntua izango den prentsaurrekoak -ostegunekoak ez, bertan iragarriko dutenak- berezitasun nagusi bat izango du: plasma telebista baten bitartez eskainiko da. Galderak noski, ez dira onartuko. Bestalde, Ikasle Abertzaleak kolektiboak jakinarazi duenez, bere webgunea hedatzera bideratutako webgunea sortuko du datozen egunetan.