Eñaut Elorrietaren disko berriak euritea eragin du

Eñaut Elorrietaren lan berriaren iragarpena bezain luzea izan da heltzen ez den udaberriaren etortzea. Dagoeneko CD hemen dago. Ken Zazpiko abeslariaren disko berriak, ordea, euria ekarri du berarekin. Eragingo zuenaren pistak eman ditu bere bakarkako lanaren lehen single-an. Ez, ez da kasualitatea izan, analizatu dezagun ‘Geografia’ kantaren bideoklipa.

 

ELORRIETA_deserriko_kantak_2013-V-16_011Irudietako kontakizunean (hemen ikusgai), urak berebiziko garrantzia du. Hasteko, panpina darama ibaiak, hau da,  martxa honetan udako oporretako eguzkirik gabe utziko dituen urak, txikien ametsak daramatza. Ondoren, haurrek negar egiten dute. Berriz ere ura, oraingoan begietan. Eta azkenik, gorgoritoak botatzen ari den Elorrietari argazki zaparrada erortzen zaio gainean. Metaforikoa, baina euria, azken finean.

Tiroia aprobetxatzeko, Rihanna-ren ‘Umbrella’ edo Weather Girls-en ‘It’s raining man’ kanten bertsioa egiteko aukera ez du alde batera utzi nahi.

Euskal Herrian, urteko egun berezia da uda eta Elorrietaren laguntzari esker, baliteke aurten ez etortzea.