Bilbao Athletic eta Algecirasek agurtuko dute San Mames

l

Gaur goizean Josu Urrutiak jakinarazi duenez, Bilbao Athetic-ek (bigarren taldeak) Algeciras taldearen aurka jokatuko duen lagunarteko partidarekin agurtuko dute San Mames. Preseski eginkizun horretara bideratutako ekimena ekainaren 5ean burutuko da. Hasiera batean lehenengo mailako taldeak jokatu behar zuen norgehiagoka, eta River Plate zein Boca Juniors aipatu ziren aurkari gisa.

Atzo, aldiz, Bizkaiko jokalarien selekzioaren aurka lehiatuko zela aurreratu zuten bilbotarrek, baina asmo horrek ere ez du aurrera egin. Hala ere, giro ona ziurtatu nahian, beste hainbat ekintza antolatu ditu klubak. Partidaren aurretik Ze Esatek! talde esklusiboaren emanaldia izango da eta amaitu ostean lip-dub berritzaile bat grabatuko dute. Josu Urrutiaren hitzetan, bilobei kontatzeko moduko eguna izango da.