Zozoa eta belea adiskidetu dira

page

Azken astetako susmo eta txutxumutxuak bete dira azkenean. Zozoa eta beleak haien adiskidetzearen berri eman dute, ehundaka urtetako haserrealdia alboratu eta haien (des)berdintasunei  erreparatzeari utzita.  Zozoa izan omen zen Beleari “ipurdi beltzaren edertasun konparaezina” adieraziz elkarrizketarako bidea ireki zuena. Beleak aldiz, zinez eskertu du zozoak “den bezala” onartzen duela jakitea. Urteetan zehar beleak behar izan duen psikologoaren fakturak erdibana ordaintzea adostu dute.

Bestalde, Eusko Legebiltzarreko Bakerako Lantaldeak ispilu bana opari die etorkizuneko liskarrak sahiesten lagunduko dielakoan. Gainera, bi hegaztien adierazpenek Euskal Herriko animalien aldarrikapenei hasiera eman diete. Azken orduotan, karakola eta bareak haien artekoa laguntasuna besterik ez dela aldarrikatu nahi izan dute. Ahuntzak aldiz, gauerdiko eztularen balio dramatikoa azpimarratu nahi izan du, hizkuntza diskriminatzailerik ez erabiltzeko eskatzearekin batera.