Mediku mutuen eskubideen alde

Mintzatzeko ahalmena arazo fisikoen ondorioz garatu ez edo galdu duten sendagileen aldeko elkartasun kanpaina abiarazi du gaur Zarautzeko PP alderdiak. Sare sozialetan zeresan ugari sortu duen txioa irakurri ahal izan dugu Sustatun goizean goiz:

 

Sendatzen duten medikuak nahi ditugu, ez hitz egiten dutenak. twitter.com/PPZARAUTZ/stat…

— PP ZARAUTZ (@PPZARAUTZ) 2013 apirila 16

 

Alderdi popularreko eledun Sisebuto Parraplas-ek adierazi duenez kanpainaren bigarren fasean abiatzekotan dira Gobernuz Kanpoko Erakunde bat: Medicus Muti izenekoa. Logoa ere erakutsi digute:

Medicus Mundi-z gain Medicus Muti ere izango omen dugu aurrerantzean

Medicus Mundi-z gain Medicus Muti ere izango omen dugu aurrerantzean