Martxelo Otamendiri azpitituluak jartzeko eskaera

Hemen Loreto Ruiz de Bikuña, eskariaren sustatzailea, oso haserre.

Hemen Loreto Ruiz de Bikuña, eskariaren sustatzailea, oso haserre.

Interneten edonolako eskariak egiteko change.org webgune ezagunean ‘petition’ bitxia aurkeztu dute: Martxelo Otamendiren edozein ahozko adierazpen azpititulatua izan dadila (hemen ikus dezakezue). Ezaguna da kazetari tolosarraren abiada bizidun eleketa, baina, antza, ez da guztien gustukoa: “Hitz egin dezala astiroago, joder!, ikas dezala Euskitzek bezain argi hitz egiten!” adierazi dio -nahiko zakar, egia esan- IZPARRINGIARI eskabidearen sortzaile Loreto Ruiz de Bikuña Gomez de Audikanak. Eta zera gaineratu du: “Eskatzen dugu azpititulatu ditzatela bere telebistako adierazpenak, eta irratikoak, esaterako, eman ditzatela abiadura motelean”. Berriako zuzendariaren beraren iritzia jakin nahirik, galdetu egin diogu zer iritzi duen eskari bitxi honen gainean. Honatx Martxelo Otamendiren hitzak, argi eta garden: “Nik ez dut hain arin hitzegigromblofertzatzurrupitierreutiplafitutatitoblorgrblablogruflofla. Mrogoglazritxiok!!