ESKANDALUA!!! Barkos eta Bujandaren luxuzko ihesaldiak

Diario de Navarrak atzo agerian utzitako Euskalerria Irratia eskandaluaren harira, Izparringiaren ikerketa taldeak esklusiba eskaini nahi dizue gaurkoan irakurle fideloi.

Egunkari honek jakin duenez, Geroa Baiko diputatuak Euskalerria Irratirako dirua eskatzeaz gain, dirutza hori luxuzko ihesaldi erromantikoetan xahutu izan du, irratiaren arduradun Mikel Bujandarekin batera. Informatzaile anonimo batek jakinarazi eta argazkiekin frogatu digun bezalaxe, Uxue Barkosek Mediterraneoan zeharreko 3 luxuzko kruzero kontratatu ditu azken bi urteotan. Barkosek gama altuko yate erraldoia alokatu izan du iturri horren arabera, 10 eta 15 eguneko tarteetan, Mikel Bujandarekin batera Mediterraneoa punta batetik bestera zeharkatzeko. Ihesaldi bakoitzaren kostua 500.000 euro ingurukoa izan dela dio gure iturriak.

Barkos eta Bujanda itsasontzian

Barkosek eta Bujandak Mediterraneoan zeharreko luxuzko kruzerotan xahutu dute Euskalerria Irratiak urteotan jasotako dirutza publikoa. Hala frogatzen duten makinatxo bat argazki bidali digu informatzaile anonimo batek.

Informazioa kontrastatu ahala, xehetasun gehiago emango dizkizuegu hurrengo egunotan.