Egia da: Hån ere txakurrak ortozik

Honelako txakurrik ez dago Hån

Zenbat aldiz ez ote dugun entzun: n ere txakurrak ortozik! IZPARRINGIAri esker badakigu esaera zaharrak egia dioela, egia borobila. Duela bi aste abiatu zen Norvegia aldera Justino Pagaldai Bollullos freelance kazetaria, orainkari honetarako esklusiba bila. Atzo bertan jaso dugu posta elektronikoz Justinoren kronika laburra. Hona hemen:

“Bi aste hauetan herriz herri ibili ondoren, herenegun heldu nintzen ra. Eta galdetu eta galdetu, azkenean ikusi nuen zakur bat: hanka hutsik zegoen, zalantzarik gabe, erabat, zeharo ortozik. Ondo goaz! pentsatu nuen. Ordutik hona ikusi ditudan txakur guztiak -baina guzti-guztiak, eh!- oinutsik zebiltzan, nahiz eta batzuetan elur gainetik ibili behar ziren -ez dakizue ze hotz egiten duen Norvegian!-. Beraz, IZPARRINGIAk badu esklusiba. Konfirmatuta, egia da: n ere txakurrak ortozik!!”

Justinoren hurrengo erronka honako hau izango da: tximino bat erosi eta frogak egiten hasiko da “Tximinoa gorago eta uzkia ageriago” atsotitza egia den jakin ahal izateko. Helburua lortu bezain azkar idatziko du kronika IZPARRINGIAn.