AZTI-Tecnaliak Doraemon-en surf taula hegalaria sortu du

AZTI-Tecnalia Doraemon

AZTI-TecnaliaDoraemon marrazkietan inspiraturik, surf taula berritzailea asmatu du. Marrazki bizidun hauetako 7. denboraldiko saio batean, Doraemon katu kosmikoak (XXII. mendeko katu-robota) Nobita mutil gaztearentzat surf taula hegalari bat ateratzen du bere patrika magikotik. Surf taula berezi honi esker, Nobitak etxean surfa praktikatzeko aukera du eta urik gabe surf egiten ikasten du.

Dirudienez, AZTIko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+b) arduradun nagusia den Jose Miguel Iturriberrigorrigoikoerrotakoetxeak, bere alaba txikiarekin batera saio hori ETB3-n ikusi zuen. Garai hartan, AZTIko ikertzailea galipotak arrainen janzkera joeretan zituen eraginak aztertzen zebilen eta bazirudien bezperan ikusitako marrazki bizidunak ahaztuak zituela. Baina biharamunean, Joxemiel batelean txitxarro eta berdel bila zebilela, teknologiaren azken aurrerakuntzak bilduz Doraemonen surf taula egingarria zela konturatu zen.

Tecnaliak 2011. urtean sensorez hornitutako surf taula bat garatu zuen eta hurrengo urratsa Doraemonen surf taula hegalaria izan behar zela argi ikusi zuen. AZTIko ikerlariak bildu eta buru-belarri jardun zuten lanean. Euskal Herriko surflari talde batek taularen prototipoa probatu du eta emaitza ikusgarria dela diote. Eneko Acerok iragarri du «surf taula hegalariak kirol honi iraultza» ekarriko diola .

AxiMuniain
Axi Muniain

EnekoAcero
Eneko Acero

KepaAcero
Kepa Acero

AritzAranburu
Aritz Aranburu