Aurkitu dute inorena ez den hortzeskubilaren jabea

Argazkian, Zaloa Zuazua Zarranz, Zeledonen andrea.

Denok dugu komunean, hortzeskubilak gordetzeko edalontzi bat. Eta bertan beti dago -ez esan ezetz- inorena ez den eskubila. Etxeko bizikideen artean galdetu eta erantzuna beti bat: -Ez, nirea ez da. Orain jakin dugu azkenean norena den: eskubila Zeledon Zurutuza Zaramillo, Zaratamoko Zulaga auzoko zurginarena da. Horrela adierazi dio IZPARRINGIAri Baldomero Baldosillas Bolunburu ertzainak, Delitu Bitxien Azpisaileko buruak.