Tximiniaz tximinia

Errauskailuaren aldekoek, oraingoan ekimen berri bat atera nahi dute aurrera: Tximiniaz tximinia. Ikusita errauskailua ezarri nahi izateak sortzen dituen buruhauste eta higadura politikoa zenbaterainokoa den, ekimen herrikoiagoa jarri nahi dute martxan. Honen oinarriak oso sinpleak dira eta “zero-zabor” pentsamoldera pixka bat gerturatzen dira. Gordinki esanda, norbanakoak bere zaborrak etxean erretzea da helburua.

Bakoitzak bere etxeko sutondoan erretzearen abantailak mila dira, errauskailu normal batek dituen guztiak mantenduz, gainera. Hasteko, erraustegia bezalako azpiegitura erraldoirik ez da eraiki behar eta gastu publikoa asko jaisten da. Norberak bere etxean errez, lortzen den energiaren balorizazioa aprobetxa daiteke era askotan: ura edo etxea berotzeko, adibidez. Gainera, bakoitzak bere zaborra erretzen duenez, ez dago errauskailuaren kokalekuaz gaur egun dagoen eztabaidarik. Eta onurarik onena, zaborra errez desagerrarazi dezakegu etxetik mugitu ere egin gabe eta ordutegi zorrotzik bete gabe. “Erosotasun eta praktikotasun osoa” omen da. “Ez arazo estetikorik ez usain txarrik” inor haserraraziko duenik.

Birbaloraziorako erabiltzen diren tximeneta prototipoak

Erretzeko erabiltzen diren beheko su prototipoak

Instalazioa eta sutautsak

Izparringiak jakin duenez, etxean tximinia bat jarri nahi duen orori emango zaio finantziazioa. Ekimenaren bultzatzaileek lortua dute Kebideak enpresarekin hitzarmen berezi bat eta 200 milioi euroko gastu maximoa aurreikusten dute. Erraustegiaren 800 milioiak baino askoz gutxiago, beraz.

Sutauts eta iragazkiei dagokienez, berriz, gaur egungo sistema aplikatuko omen da. Errefusa jasotzeko edukiontziaz baliatuko dira erre ez dena jaso eta Bizkaian dagoen TMB plantan tratamendua eman ondoren Nerbioi ibaiko bazterren batean botatzeko.