Nor ipintzen zait hanka gainean burua altxatu ez dezadan!!! Nor!!!

"Ez da bidezkoa, joder, ez da bidezkoa!" esan du Patxi Lopezek malko artean.

“Ez da bidezkoa, joder, ez da bidezkoa!” esan du Patxi Lopezek malko artean.

Patxi Lopez Lehendakari ohiak demaseko disgustua hartu du Aita Santu berriaren izendapenaren berri jasotzean. Negarrari eutsi ezinda, Bergoglio Aita Santu izendatu izana “demokrata guztion aurkako iraina da, eta elizaren prepotentziaren proba argi eta garbia”.

Elizaren jokabide zikina

Horrez gain, Aita Santu berriak “Francisco I.a” ezizena lapurtu diola salatu du Lópezek. “Ezizen hori neuk daukat irabazia -ondo irabazia gainera- demokrata guztien lehen ordezkaria izan bainaiz Euskadiko Gobernuan. Aita Santuak neuk egindako meritu guztiak kapitalizatu nahi izan ditu orain, Francisco Lehenengoa ezizena beretzat hartzean”.

Elizaren jokabide “antidemokratiko eta inposatzailea” salatu ostean, negarrez hasi da López haren aurrean bildutako kazetarien aurrean. Idatzitako gidoia baztertu eta “Nor ipintzen zait hanka gainean, burua altxatu ez dezadan!!!” esan du malko artean, amorratuta. “Ni naiz Francisco Lehena, eta ez tipo hori!!”.

Jarraian, PSEko arduradunek prentsa aretoa husteari ekin diote. Bere euskara irakaslea mozkortuta topatu dugu pareko kaleko tabernazulo batean.