Minifaldarekin joaten diren mutilak dohainik sartuko dira gaur Bataplanen

Bataplan diskoteka ospetsuak sarrera oparituko die gaur minifalda jantzita daramaten gizonezko guztiei. Martxoaren zortzia emakume langilearen nazioarteko  eguna ospatzeko, Donostiako klubak, lanik ez duten gizonezkoei zuzendutako egitasmoa jarri du martxan. Urte osoan ez bezala, gaurkoan, gizonak izango dira patillengatik -literalki- doan sartzeko aukera izango dutenak. Bi mutil minifaldadunez lagunduta datozen neska batzuk ere, ez dute lokalean sartzeko ezer ordaindu beharrik izango.