Maite Goñi ere, Castelgandolfora

Euskal blogosferako nazioarteko enbaxadoreak, Maite Goñik, erretiroa hartuko du datozen asteotan, Ordiziako irakasleak berak Euskal Herriko Mundu osoko euskaltzale guztien harridurarako egin dituen adierazpenen arabera.

Diotenez, ezkutuko plan maltzurren baten ondorioa izan daiteke Maite Goñiren adierazpena

Diotenez, ezkutuko plan maltzurren baten ondorioa izan daiteke Maite Goñiren adierazpena

Goñik azaldu duenez “honezkero neka-neka eginda dago eta atsedena behar dut”. Iturri batzuen arabera, hala ere, erretiroa plan gaiztoren bati ekiteko aitzakia besterik ez litzateke.

Castelgandolfora helikopteroz

Iturri horiek diotenez, Goñiren asmoa Castelgandolfora erretiratzea da, Ratzingerrekin batera, “eta hori ez da seinale ona”. Goñiren asmoa hitzaldi masibo bat ematea litzateke, Euskal Jakintza ikastolako patiotik, eta gero helikopteroz abiatzea Castelgandolfora. EiTB eta Goierri Telebista ekitaldiaren zuzeneko erretransmisioa egiteko aukera baloratzen ari omen dira.

Goñik azaldu du “dagokion unean emango dituela eman beharreko azalpenak”. Lau alokairu enpresaren helikoptero eskaintzak iritsi omen zaizkio jadanik etxeko buzoira.