Korearren arteko tentsioa, goraka

"Hegoaldeko hauek pakete hutsak dira", esan du Kim Jong Un-ek

“Hegoaldeko hauek pakete hutsak dira”, esan du Kim Jong Un-ek

Ipar eta Hego Korearen arteko tentsioa goraka doa etengabe azken orduetan. Ipar Koreak armistizioa baztertu eta Hegoaldeko auzokideekiko harremanak eten ondoren, Kim Jong-un buruzagi nagusiak Apalabrados partida batera gonbidatu du eta sekulako jipoia eman dio Hego Koreako presidente Park Geun-hye-ri.

Hori gutxi balitz, jokaldi umiliagarrien erretransmisioa egin du Jong-unek Twitter eta Facebook bidez, pantaila irudi eta guzti. Hego Koreako presidenteak NBEko kasko urdinen esku hartze urgentea eskatu du honezkero.