Juan Carlos I.ak alaba Elena oinordeko izendatu du

Juan Carlos I.a Espainiako erregeak komunikatu baten bitartez, adierazi du Elena alaba nagusia izango dela bere oinordekoa eta tronua heredatuko duena bera hiltzen denean, “Elena nire antz-antzekoa da: berdin egiten dugu barre, biok oso lagunkinak gara (campechano erabili du berak gaztelaniaz), zezenak ditugu gustuko. Uste dut bera izango dela Felipe semea baino erregina hobea”.

Oharrean zehaztu ere egin du martxoaren 8a dela aprobetxatuta egin duela adierazpena, “Ezaguna da emakumeak biziki maite ditudala, eta guztiz bidegabea neritzon seme txikiena primua izateari. Justizia egin dudala uste dut”.

Elenarengana jo dugu, baina ezin izan diogu adierazpenik jaso, pamela handi-handia zeramalako jantzita eta hurbildu ere ezin izan gara egin.