Gramatika eta ortografia errespetatzen dituztenak Twitterretik botako dituzte Espainian

Espainiako Twitterreko zuzendariek jakinarazi dute hemendik aurrera ez dutela onartuko erabiltzaileek modu egokian txiokatzea “ez ditugu atsegin gramatika eta ortografia errespetatzen dituzten pertsonak, ez direlako ez naturalak, ezta errealak ere. Guk kaleko bizimodua islatu nahi dugu”. Horregatik, e-mail bana bidali diete ongi idazten duten erabiltzaileei, jakinaraziz literalki “edo gaizki idazten duzue, edo erabiltzaile-kontua itxiko dizuegu. Twitter jende normalarentzat da, ez hiztegiak buruz dakizkiten pertsonentzat. Ez dugu RAE-ko inor eduki nahi gure artean, eta are gutxiago Euskaltzaindiko kiderik. Nahikoa dugu Itzulpen Zentroan ditugun mobidekin, vascuenceaz kokoteraino gaude. Mezurik jaso ez dutenak lasai egon daitezke”.

E-mail berberean diote jende prepotentea kaleratzea ez ezik, okerren idazten duten horiek sarituko dituztela ere, Twitterreko kontu ofiziala emanez, mundu osoan ospetsu bilaka daitezen. Hasi dute dagoeneko kandidatu rankinga, honako hau da une honetara arte lehenengoa:

Wert-ek Twitterren hartu duten erabakia txalotu du

Espainiako Hezkuntza Ministroa ideia honen alde agertu da “bazen garaia jendea kontura zedin herrialde honetan gauzak ongi eta zuzen eginda ez dela ezer lortzen, ikasketekin bezala. Espainiarren etorkizuna Murtzian dago, jendeak begiak ireki behar ditu behingoz. Estatuak hizkuntza bat du, eta kalekoa da bizia. Ez dago besterik”.