‘Gizontasuna eta literatura’ jardunaldia antolatu du EIEak

Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta ‘Gizontasuna eta literatura’ jardunaldia burutuko da hilaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian. Eguerdiko 12etan hasi eta arratsaldeko 8ak bitarte, mahai ingurua, toka txapelketa eta liburu irakurketak egingo dituzte hainbat idazle sonatuk.

libros  Flickr Intercambio de fotos - Google Chrome

EIEk zabaldutako prentsa oharrean adierazi du “literatura maskulinoa ezagutaraztea eta gizontasunetik idaztearen mugak aldarrikatzea” direla jardunaldiaren xede nagusia. Bertan izango dira, haien lanetan aitatasuna maisuki jorratu duten Pako Aristi, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe, besteak beste.

Jaso dugun agirian bertan irakur daitekeenez: “gizonezko idazle guztiek dute txiza zutik egiteko aukera eta estuki lotzen ditu horrek. Beraz, zilegi da gizonezko literatura genero gisa aztertzea”. Gizonezkoek ere  haien “esparru hegemonikoak” merezi dituztela eta, ez da emakumerik izango parte hartuko duten idazleen artean.

Aipaturiko ekintzez gain, Iban Zalduaren lehenengo olerki liburuaren aurkezpena zein Beñat Sarasola eta Angel Erroren “Guk ere badakigu hori egiten” bertso-saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Ekitaldiak arrakasta izanez gero, datozen hilabeteetan, ‘Heterosexualitatea literaturan’ eta ‘Alkandora daramatenen literatura’ izenpean, beste bi antolatzeko asmoa adierazi du elkarteak.