Gizonezkoen %98k jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean

Hemen mutiko polit baten argazkia ipiniko dugu.

Langenbart-eko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera gizonezkoen % 98k jartzen ditu tonto aurpegiak bizarra egitean. Bai, apar eta aitzurren iragarkietan ikusten direnen bisaia ederrek bestela sinetsarazi nahi badigute ere, agerian geratu da egia mingotsa, gizonezkoek ezkutuan izan dutena. Orain arte, izan ere Peppino Uovo-Rasato eta Hermann Haarlos doktoreek zazpi urteko ikerketaren ostean, hasieran aurreratu dizueguna frogatu dute: gizonezkoek inoren aurrean ez jartzeko moduko lelo imintzioak egiten dituzte ispiluaren aurrean bizarra egiteko une intimo horretan. Ikerketa lana “Männer und ihre dummen Gesichter. Eine Studie über die Zeit zu rasieren” izenekoa datorren hilean argitaratuko da “Annals of Improbable Research Magazine” zientzia aldizkari prestigiotsuan.