Ezpainetako margo gorriak eta ligeroak euskalgintzarako

Jon Maya, estrategiaren aurkezpeneko ekitaldian

Jon Maya, estrategiaren aurkezpeneko ekitaldian

Martxan da euskalgintzako sedukzio estrategia berria, “ezpainetako margo gorriak eta ligeroak” banatu dizkiete euskalgintzan diharduten eragileei. 40 urtean erdaldunak euskal mundura erakartzeko sedukzio gutxiegi egin dela ondorioztatuta, “beste fase batera” igarotzea eta “oraingo estrategia errotik aldatzea” nahi dute.

Aro politiko berriak eskaintzen duen askatasun ideologikoa aprobetxatuz, euskalgintzako norbanakoak “itxura sexyago” batekin jendarteratzea erabaki dute. Eusko Jaularitzak ere begi onez ikusi du estrategia berri hau eta “pausu ausartak emateko garaia” dela adierazi du Patxi Baztarrika hizkuntza politikarako sailburu ordeak.

Emaitza onak espero dira eta helduen kale erabilera eta alfabetatzean “bultzada handi bat” izango delakoan daude. Emaitzak ikusteko ordea beste 4 urte itxaron beharko ditugu, hurrengo kale erabileraren neurketara arte hain zuzen.