Berlusconik sexting-a egiten du Merkelekin

l43-berlusconi-merkel-121101161837_big

Berlusconi eta Merkel elkarri fitxak sartzen

2011. urtean Italiarrak, Merkel ‘popa handi koipetsu’  deitu zuela kontatu zuten hedabideek. Orain badakigu mezuak osotasunean ‘popa handi koipetsu hori miazkatzera derrigortuko nauzu, Mari Sorgin?’ esaten zuela.

Egia deskuidoan jakin da: Alemaniako kantzelariak,  Raistag-aren ondoko saltxitxautoan egiten du egunero hamaiketakoa eta atzokoan ahaztuta utzi zuen  mugikorra. Zerbitzaria hutsegiteaz jabetu zen eta telefonoa hurrengo egunean bueltatzeko jaso zuen. Esku artean zuela, bat-batean, Silvio Berlusconi aurretik biluzik, txilibitua ageri zuen argazki-mezua heldu zitzaion, beheko aldean ‘Ich liebe dich Frau Merkel’ (Maite zaitut Merkel andrea) jartzen zuela.

‘Eduki sexual desatsegina’  bezala definitu dituen mezuak ikusi ondoren, saltxitxautoko arduradunak adierazi du, txolindutako Angela Merkel-ek dudak dituela, ez baitaki Il Cavalieri-a serio doan edo kiki-laguna nahi duen.