Beranduegiren errua

Milaka gaztek era guztietako intoxikazio izan dituzte, Argia aldizkariak egindako proposamen baten ondorioz.

Intoxikazioa jasan zuten gazte batzuk lurrean zerraldo

Intoxikazioa jasan zuten gazte batzuk lurrean zerraldo

 

Beranduegi web telebistak #astakherrira lehiaketa jarri zuenean hasi zen dena: astakeria handiena proposatzea erabaki zuten, beti ere Herrira mugimenduaren alde. Lehiaketaren irabazleak, @artzaintza-k “50 litro kalimotxo, 30 € kosto ta 10 raya sartzea #KaleraRock ean (presoen alde noski)” proposamena egin ostean hasi zen zoramena. Bertan zegoen gazte batek esan digunez, “horrelakorik urtetan ez dut ikusi, Kilometroen garaietatik, alajaina!”.

Ikuskizunaren emaitza 10 koma etiliko, 30 bat amnesia kasu, 100 zauritu arin, 8 atxilotu eta 2 eskizofrenia kasu izan ziren.

“horrelakorik urteetan ez dut ikusi,
Kilometroen garaietatik, alajaina!”

Bestalde, Ezker Abertzaleak lehiaketaren proposamena egin zuen Artzaintza zuzendariari eta Beranduegi saioari salaketa jartzea aztertzen ari da. Sortu berri den erakunde gaztea ia-ia ez baita Ernai.

Salaketaren frogak

Salaketaren froga modura, Sorturen abokatuek, Twitterren aurkitu duten ondorengo txiokumentua aurkeztuko dute.