Arrano beltzak habia egin du Munillaren kopetan

Goizero bezala pasieran zebilen atzo ere Munilla eta ohitura duen lez, betiko bankuan eseri zen atsedena hartu eta Konstituzio espainola errepasatzeko. Ez zuen arranoa hurbiltzen ikusi: ‘Halako batean atzaparrak sentitu nituen. Ez pentsa, min eman zidan’ aitortu du.

Munilla

Alde positiboa ikusi dio Munillak: ‘Aspaldi ez nuela ilearen antzeko berotasuna buruan sentitzen’. Ilusioz azaldu du bere estetika berria: ‘Kopeta-ilea alde batean jarrita asko irabazten dudala uste dut’.  Hala ere, onartu behar izan du lumak sentitzeak ekarri dion sakrifizioa: ‘Txori kaken azidoak zuloa egin dit sotanan’. Kontua da, La Pepa-ren ondorengoa zabaltzen duen bakoitzean isurtzen diola zirina.

Kopetan noiz arte izango duen ez dakienez, Donostiako apezpikua karramarroak bezala ibiltzera ohitzen ari da; ezkerretik eskumara lerro paraleloetan. Izan ere, ikur nafarrak aurrez aurreko tratua eskatzen du, erdi-saiheska marra beltza baita.